COAGek anbizio handiagoa eskatu du, abeltzaintza estentsiboko ustiategien errentagarritasunari aurre egiteko
Aste honetan, Nekazaritza Ministerioak deituta, Abeltzaintza Estentsiboko Foroa egin da Toledon. Bertan, sektorearen arazoei eta erronkei heldu zaie. COAGek positiboki baloratu ditu animalien osasunean eta sinplifikazio burokratikoan egindako aurrerapenak, baina neurri zehatzetan anbizio gehiagoren falta sumatzen du, abeltzaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoa hobetu ahal izateko.
Ministerioak iragarritako neurrien artean osasun-plan integrala sinplifikatzea eta ustiategiko albaitariaren figura borondatezkoa izatea daude. Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoak (EHE) eragindako gastuak arintzeko laguntzak ere emango direla esan du. Ildo horretan, txertoa uda honetarako prest egongo dela iragarri dute.
Foroaren ondoren, COAGek uste du sektoreko errentagarritasunari eragiten dioten sakoneko gaiei heldu behar zaiela, eta honen adibidea da, urtero 1.500 ustiategi ixten direla Estatu osoan. Beste aldetik, merkataritza askeko tratatuek dakarten konpetentzia desleiala saihesteko, otsoaren babesa kentzeko edo abeltzaintza estentsiboak ekosistemen gainean dituen onurak eta horien balizko konpentsazio ekonomikoa kuantifikatzeko azterlanak egingo dituela iragarri du.
COAGen balorazio osoa hemen kontsulta dezakezu.
