COAGek lanaldi-murrizketa aplikatu ahal izateko malgutasuna eskatu du
Aste honetan, Gobernu Kontseiluak lanaldia astean 37,5 ordura murrizteko lege aurreproiektua onartu du. Lanaldi murrizketa horrek eragina izango du nekazal sektorean ere. UAGA kide duen COAG Nekazaritza Koordinakundeak adierazi duenez, sektoreak lanaldi murrizketa langile guzitentzako aurrerapen bat bezala ikusten bada ere, nekazal sektoreak bere kasuistika konkretua dauka eta ikusi behar da nola egokitzen den.
Andres Gongora COAGeko Lan Harremanen arduradunak adierazi duenez, “batez ere lanaldia malgua izan daitekeela jakitea interesatzen zaigu, gero guretzat funtsezkoa den zerbaitetara eraman ahal izateko, hau da, landa eremuko hitzarmenetara, sektorekoak zein probintzialak. Lege orokorrak tartea utzi behar du hitzarmenetan lanaldia malgutu ahal izateko “, nekazaritzako lanaren inguruabar bereziak direla eta.
COAGek nekazaritzako elkarrizketa-esparru bat ere eskatu du Lan Ministerioarekin, sektorea ez baita kontuan hartu erreforma hori egiteko.
