Cargando…

COAGek zalantzan jartzen du Europar Batasunaren Natura Lehengoratzeko Legearen edukia

COAGek, UAGAk barne hartzen duen Estatuko erakundeak, prentsa-ohar bat argitaratu du. Bertan, aste honetan Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean bozkatu duen Natura Lehengoratzeko Legearen proposamena zalantzan jartzen du.

Lege hau ez babesteko arrazoi nagusia zera da: ez du nekazaritza-sektoreari emango zaion laguntza behar bezala zehazten ustiategi txiki eta ertainei diru-sarrerak bermatzeko, horiek ezinbestekoak baitira landa-ingurunean biodibertsitatea mantentzeko. “Nekazaririk eta abeltzainik gabe ez da egongo natura lehengoratzea lortuko duen legerik. Landa eremuan gizon eta emakume gehiago behar ditugu planteatzen diren erronkei erantzuteko”, azpimarratu du Andoni García erakundeko arduradunak.

Lege hori zalantzan jartzeko funtsezko beste arrazoi batzuen artean, honako hauek daude: lege horren edukia lausoa eta zehaztugabea dela, lege bidegabea eta hipokrita dela, ez diela erantzuten Europan gehiengoa duen (oraingoz) nekazaritzaren eredu sozial eta profesionalaren beharrei, ez dela kaltetuen laguntzarik izan eta are gehiago, zama burokratikoa handitzen dela.

Era berean, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik nekazaritza iraunkorragoa lortzeko helburuak partekatuta ere, prozesu horri ezin zaio ekin EBk hirugarren herrialdeekin dituen merkataritza askeko akordioekin eta egungo NPBren tresna ezarekin.

Uste da garrantzitsua dela kaltetutako ekosistemak lehengoratzea, baina Europar Batasunak saihestu egin behar du zaindu beharreko lurrazalaren eta itsasoaren ehunekoetan oinarritutako ikuspegia ( % 30 2030erako).

Informazio gehiago COAGen argitalpenean duzu, esteka honetan.