Arduragabekeri oso larria da EB Mercosur akordioa behin behinean onartzea COAGen arabera.
Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) guztiz errefusatu egin du Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Merkataritza Askeko Akordioaren behin-behineko aplikazioa eta berretsi ez dezaten eskatu die Europako Parlamentuari eta EBko Kontseiluari.
Erakundeak DG (SANTE) 2025-0241 azken auditoretza txostenaren edukian oinarritzen du jarrera hori. Txosten horretan Europako Batzordeko auditoreek eurek egin zuten, 2025eko urriaren 14tik 31ra EBra esportatzeko animalietan eta animalia jatorriko produktuetan hondakin hormonalak kontrolatzeko Brasilgo sistemari buruz egindako ikuskapenaren ondorioztatu zituzten gabeziak.
“Besteetan ez bezala, salaketa ez dugu nekazarien eta abeltzainen ordezkariok egiten: Europako Batzordeak berak formulatzen du, bere auditoreen bitartez. Akordio hau aplikatzeko negoziatu eta presioa egin duen erakunde berak jarri du idatziz Brasilgo haragiaren kontrol sistemak egiturazko akats larriak zituela. Horrek ez du aurrekaririk “, adierazi zuen COAGeko idazkari nagusiak.
Hemen duzu argudio horiek azaltzen dituen prentsa-ohar osoa.
Bestalde, joan den larunbatean, UAGAk, Araba Bizirik, Ataca eta Bionekazaritzarekin batera, manifestazio bat deitu genuen Arabako gizarteak EBk Mercosurrekin duen akordioa gaitzesteko. Ehunka lagunek eta berrogeita hamar bat traktorek bete zituzten Gasteizko kaleak deialdiari erantzunez. UAGAtik eskerrak eman nahi dizkiegu manifestazioan parte hartu zuten guztiei.
