Beti arte, Juan Carlos
Joan den astean Juan Carlos Aguillo Argoteko (Trebiñu) nekazariak utzi gintuen, bere ibilbide profesional osoan UAGAn aktiboki parte hartu izan zuena. Besteak beste, 2011tik 2015era UAGAko Batzorde Exekutiboko kide izan zen.
UAGAtik gure maitasuna eta elkartasuna helarazi nahi diegu senideei eta lagunei, eta eskualdean eta sindikatuan egindako lana eskertu nahi diogu.
Goian bego, Juan Carlos
