Barrundiak udalerriko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien garapena sustatzeko laguntza deialdia egin du
Barrundiako Udalak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak sustatzeko eta garatzeko laguntza eskatzeko epea ireki du.
Dirulaguntzaren helburua nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien hobekuntzak eta eraikuntza berriak finantzatzea eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien titularren ohiko etxebizitza eraikitzea da.
Onuradunak pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke; pertsona fisikoen kasuan, jabeetako batek gutxienez udalerrian erroldatuta egon beharko du eta ohiko bizileku eraginkorra izan beharko du eskaera aurkeztu baino bi urte lehenago.
Laguntzaren zenbateko osoa 3.000 €-koa da, eta eskabideak abenduaren 26a baino lehen aurkeztu behar dira.
ALHAOko argitalpena esteka honetan kontsulta dezakezu. Laguntzaren oinarriak, deialdia eta eredu normalizatuak eskuragarri egongo dira Barrundiako Udalaren webgunean.
