Zaldi-aziendak erosteko laguntzak aurkezteko epea zabalik
Arabako Foru Aldundiak aste honetan argitaratu du “Euskal Herriko Mendiko Zaldia” arrazako zaldi-aziendak erosteko laguntzetarako deialdia eta kreditu-erreserba.
Laguntzak 12 hilabetetik gorako arrak erostea aurreikusten du, 2025eko urtarrilaren 1etik eskaera egiteko epea (urriaren 7a) amaitu arte erositakoak. Erosketa-kostuaren ehuneko 30eko dirulaguntza emango da, gutxienez 1.000 eurokoa eskabide bakoitzeko. Ohiko erregistroetan eta Aldundiaren egoitza elektrikoan aurkeztu ahal izango da.
