Sasoikako langileentzako ostatuak berritzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko zerbitzuak ematen dituzten langileentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko laguntzei buruzko araudia argitaratu du aste honetan Eusko Jaurlaritzak. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 31n amaituko da, baina funtsak agortzen badira, lehenago amaitu daiteke.
Deialdi honetako partida ekonomikoa 40.000 eurokoa da eta eskaera bakoitzak 20.000 euro jaso ditzake gehienez. Inbertsioak eta gastuak 2025eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean gauzatu behar dira.
Eskabideak aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu daitezke, baina azken hori nahitaezkoa da pertsona juridikoentzat.
Ostatu berri bat erregistratu nahi baduzu, baldintzak kontsulta ditzakezu hurrengo estekan.
