Landa-guneetako etxebizitzak biziberritzeko dirulaguntzak
Arabako Foru Aldundiak 1.500 biztanletik beherako herrietako eta 20.000 biztanletik beherako udalerrietako etxebizitzak birgaitzeko laguntzen deialdia ireki du.
Toki-erakundeei edo bertan bizi diren pertsona fisikoei zuzenduta daude laguntza horiek eta etxeen titularrak, maizterrak edo erabiltzaileak izan behar dira. Diruz lagunduko dira etxebizitzak osorik edo partzialki birgaitzeko. Egiturak, fatxadak edo estalkiak egokitzeko edo birgaitzeko eskatu ahalko dira. Halaber, barneko bizigarritasuna edo akaberen egokitzapenenerako ere eskatu ahal izango dira. Pertsona fisikoentzako gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa da eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak honako hauek dira:
- Proiektuaren idazketaren, obraren, segurtasunaren eta osasunaren, azterketa arkeologikoen eta geoteknikoen % 25a
- Udal-lizentziaren %25a
- Birgaitzearen % 25
2025eko apirilaren 1etik aurrera hasitako jarduketen eskaerak egin ahal izango dira. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 23an hasiko da, aurrekontuko diru izendapena agortu arte eta gehienez apirilaren 30ean amaituko da.
Deialdia hemen kontsulta dezakezu.
