Cargando…
Planta de lúpulo

Nekazaritzako azpisektoreak dibertsifikatzeko diru-laguntzak

Bihar amaituko da Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako azpisektoreetan dibertsifikatzeko ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko epea. Diru-laguntza horien helburua da berrikuntzari eta kalitateari lotutako nekazaritza-nitxo berriak martxan jartzea sustatzea, euskal nekazaritzaren sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzeko.

Diru-laguntzak ekoizpen-jarduera zehatz batzuk garatzea ahalbidetuko duten inbertsioei aurre egiteko dira, baita azpisektore ezberdinetako jarduerak martxan jartzeko ere, hala nola, lupulua, ogitarako zerealak, fruitu lehorrak (intxaurrondoak eta hurritzak), esnetarako ahuntzak, trufak, giza edo animalien elikadurarako olio-landareak, olibondoak, mahaiko sagarra eta fruitu gorriak (marrubiak, ahabiak, andobizarrak, mugurdiak).

Oinarri arautzaileak, eskaera-orriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honetan egongo dira eskuragarri.