Cargando…

Lastoa erretzeko salbuespenezko baimena: urriaren 29tik 31ra bitartean egin behar dira

Aldundiak salbuespenez baimendu du uztondoak erretzeko aukera, kanpaina honetan izaten ari diren arazoak direla eta.

Eskaerak BKEetan egin ahal izango dira, hilaren 29, 30 eta 31n, ustiategiaren izena eta neurri horri atxiki nahi zaizkion lursailak adierazita.

Nabarmendu behar da lastoa baino ezingo dela erre, eta debekatuta dagoela fardelak erretzea.