Cargando…
Echando gasoil al tractor

UAGAn egin dezakezu hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko izapidea

Datorren astean hasiko gara UAGAn nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako Hidrokarburoen Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzen. Zerga hau 2023ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoaren arabera egiten da. Aurten ere, Ukrainaren inbasioak sortutako egoeraren ondorioz 2023an erregaien prezioaren igoera konpentsatzeko laguntza berezia era bateratuan izapidetuko da. Gobernuak 0,10 €ko laguntza onartu zuen 2023ko uztailetik irailera bitartean erositako gasolio litro […]

viña helada

Mahats-bilketa berdearen laguntzei eta izozteek eragin ditzaketen kalteei buruzko azalpena

Mahastietan egunotan gertatzen ari diren izozteak eta uzta berdearen laguntzaren harira, Aldundiarekin kontsultatu dugu eta honako hau helarazi digute: uzta berdearen laguntza eskatu den lursailetan izoztea gertatu bada, perituak lursail horretan %30etik gorako kaltea ezartzen badu, ezingo dute laguntza jaso. Hauek dira aukerak: mahats-bilketa berdearen eskaera aurkeztu bada eta lursailak aldatu nahi badira, eskaera egiteko […]

Campo de trigo

UAGAk belarki-laboreen sektorearen egoerari buruzko COAGen bileran parte hartu du

UAGAk belarki-laboreen sektorearen egungo egoerari buruzko COAGen bileran parte hartu du aste honetan. UAGAtik Arabako zenbait eremutan ematen ari den euriteen eskasiaren egoeraren kexka azaldu dugu, baita antzematen ari diren zereal-birosien kasuekin ere. Izan ere, kasu hauek laboreen garapen eskasa eragiten dute eta ekoizpena arriskuan jar dezakete. COAGek Ministerioari helaraziko dizkion gaiak jorratu ziren, hala […]

bodega

Upategietan bafadak eragindako asfixiaren aurkako prebentzio-kanpaina

OSALANek zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du bafada arriskua (CO2) duten espazioetako prebentzioaren arloan. Helburua da asfixia istripu larriak eta hilgarriak prebenitzea, upategietako biltegietan eta barruko esparruetan bafada dagoelako. Istripuak prebenitzeko oinarrizko neurriei buruzko kartelak eta liburuxkak argitaratu dira, enpresa bakoitzak dokumentazio horretan jasotako prebentzio-neurriak berrikusteko eta langileen artean zabaltzeko. Material hau formatu digitalean dago […]

NPBa aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte luzatuko da

Ministro Kontseiluak Nekazaritza Politika Bateratuaren eskaera bakarraren aurkezpena maiatzaren 31ra arte luzatzea onartu du. Hasiera batean, epe hori apirilaren 30ean amaitzen zen. Eskaera bakarra aldatzeko epea ere luzatu egingo da, eta ekainaren 15era arte egin ahal izango da. Bestalde, Europako ganberak hainbat aldaketa onartu ditu aste honetan NPBn inguruan. Egindako berrikuspenak nekazariek finantzaketa jasotzeko bete […]

Lobo ibérico

Kongresuak otsoa LESPREtik ateratzeko proposamena onartu du

Diputatuen Kongresuak Estatuan otsoaren kontserbazioa eta abeltzaintza estentsiboarekiko elkarbizitza eta erronka demografikoaren inguruko lege-proposamena onartu du aste honetan. Bertan, babestutako animalien zerrenda garatzen duen Errege Dekretua aldatzea proposatzen da, Duero ibaiaren hegoaldeko eskualdeetan ehizatzeko debekua mugatzeko. Voxek, Juntsek eta EAJk babestu dute PPk aurkeztutako ekimena. Bestalde, EH Bildu abstenitu egin da. Europako Batzordeak ere otsoaren […]

Equipo de inyección de purines

MAPAk Makineriaren Renove Planaren oinarriak berritu ditu

Ministro Kontseiluak nekazaritzako makineria berritzeko Estatuaren laguntzak zuzenean emateko oinarri arautzaileak aldatzeko errege-dekretu bat onartu du. Berrikuntza nagusia landare-estalkien mantentze-lanekin lotutako ekipoak sartzea da. Aldaketa honek sektorearen eskaerari erantzuten dio; izan ere, NPBren Plan Estrategikoak mota honetako nekazaritza-jarduerak sustatzen dituzten esku-hartzeak biltzen ditu. Halaber, eskatzaileek aurkeztu behar dituzten dokumentu batzuk argitu dira, tramitazioa errazteko. Udan […]

Eskalmendiko labore ekologikoen lursail esperimentalaren emaitzak aurkezten dira

Aldundiak 2023ko kanpainako Eskalmendiko lursail esperimentaleko ekoizpen ekologikoko saiakuntza agronomikoen emaitzak aurkeztu ditu. Proba ezberdinak egin dira okindegi-gaitasuna duten gari-barietateen, bazka eta ale gaitasun bikoitza duten arto-barietateetan eta ekilore oliotsuen kalitatea eta kostuak aztertzeko. Eskalmendiko lursailaren helburua esperimentazioan oinarritzen da, nekazariek landa-esperientziak ikus ditzaten, ustiategi bakoitzean ezarri beharreko barietateak, maneiua eta laboreak aukeratzen laguntzeko. Emaitzen […]

UAGAko kide diren upategiek Arabako Errioxako Ardo Dastaketa Lehiaketan parte hartu dute

Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, urteko San Prudentzio egunean, Arabako Errioxako ardo-dastatze lehiaketa ospatzen du eta aurten ere, UAGAren laguntza jaso dute. 4 ardoen dastaketan, beraien graduazio alkoholikoa eta jatorrizko herria asmatu behar da. Dastatzea errazteko, 5 herri proposatzen dira, horietako bat faltsua delarik. Lehiaketa honetan 16 elkarte gastronomikok parte hartzen dute. Aurten lparte hartu […]

(Castellano) Jubileo del sector primario en Estíbaliz 

Joan den igandean nekazarien eta abeltzainen Jubileoa ospatu zen Estibalizen. Arabarren zaindari Estibalizko Andre Mariaren koroatzearen mendeurrena zela eta, Frantzisko Aita Santuak Jubileo hau eman zuen. Tenplu erromaniko hau zaintzen duten erlijiosoak gizarte osoa gonbidatzen ari dira sektoreka eta gremioka aukera hau ospatzera. Gotzainaren gonbidapen eskutitzak zioenez, ospakizun hau “gure arteko loturak sendotzeko eta landa […]

Kalera itzuli gara hurrengo legealdian sektorearen lehentasunak eskatzeko

Atzo, UAGA berriro atera zen kalera traktoreak ateratzera, hauteskunde-kanpaina honetan politikarien inpasibitatea ikusita. Egunotan kezkaz ikusi dugu nekazaritza eta abeltzaintza ia ez direla diskurtso politikoetan agertu, nahiz eta alderdi guztiek promesak egin kaleetan eskatzen ari garen eskaerei erantzuteko. Horregatik erabaki genuen mobilizatzea eta esatea borrokan jarraitzen dugula eta horretan jarraituko dugula sektoreak agenda politikoan eta […]

Nekazaritzako sindikatuok Gobernuaren ordezkariarekin Ministerioak sektorerako egindako proposamenak aztertu ditugu

UAGAk gaur goizean Marisol Garmendia Gobernuaren ordezkariak EAEko nekazaritza-sindikatu guztiekin egindako bileran parte hartu du, Planas ministroak sektorearen protesten aurrean egin berri dituen proposamenak aztertzeko. Bileran, proposamena martxoaren 19an egin genizkien neurrien proposamenarekin alderatu da, eta orain arte aurrera egin ahal izan diren alderdiak aztertu dira. Lehen bilera horren ondoren, harremanetan jarraitzea erabaki da, sektorearen […]

Doitasunezko nekazaritzari buruzko NEKADI GO proiektuaren emaitzen aurkezpena

Aste honetan, HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, proiektuan egindako doitasuneko tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsi dira. Jardunaldia nekazaritza eta ingurumeneko laguntzaren formakuntza-eskakizunak betetzeko baliozkoa izan da. Besteak beste, honako hauek aurkeztu dira: zereal eta patataren ongarritze aldakorrari buruzko probak, zerealen fungizida aldakorreko probak, babarrunen ureztapena optimizatzeari buruzkoak, GeoEuskadiren hainbat funtzionalitateren ingurukoak […]

NEWFEED-en aurrerapenak mediterranear eremuko jardunaldian aurkeztu dira

Martxoaren 21ean NewFeed proiektuaren mediterranear eremuko jardunaldia egin zen, AZTI, NEIKER eta UAGA bazkideek antolatua, VIII. Munduko Landagunearen Konferentzia Globalaren baitan. Topaketan Neikerrek Arkauten dituen instalazioak erakutsi ziren, non esnetarako ardi-ekoizpenaren elikadurari buruzko proba pilotuak egin diren. Nazioarteko hainbat eragilek hartu zuten parte, hala nola gobernu-erakundeek, abeltzaintza- eta nekazaritza-erakundeek, nazioarteko erakundeek (FAO eta FIDA), Familia […]

Jubilatuek amatasun-osagarria eskatu ahal izango dute beren prestazioetan

Auzitegi Gorenak duela gutxi emandako epai batek onartu du 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitarteko erretiratuek eskubidea dutela amatasun-osagarria eskatzeko bi seme-alaba edo gehiago izan dituztenen prestazioetan, izan ere, honek ez duela preskribitzen ezartzen da. Erretiroko, ezintasun iraunkorreko edo kotizaziopeko alarguntzako pentsio baten onuradun diren gurasoek eska dezakete. Osagarri haui jasotzeko eskubidea izateko, honako […]