Cargando…

Artoaren kanpaina hasi da

Aste honetan hasi dira UAGAko artoa biltzen eta siloak betetzen. Kanpaina honetan 6 nekazarik eta 12 abeltzainek parte hartzen dute, 2.000 tonatik gorako ekoizpena zenbatetsiz.

Kolektibo hori duela 20 urte baino gehiago sortu zen, kalitatezko produktu bat nekazaritzako ustiategi ekoizle eta abeltzain erabiltzaileen artean adostutako prezioan eskaintzeko, gure produktuei balio erantsia emanez eta bi azpisektoreen arteko tratu zuzenak sustatuz.