Arkautek droneak gidatzeko ikastaroa antolatu du
Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Lanbiderekin lankidetzan, droneak gidatzeko ikastaro bat eskaintzen du pertsona landunentzat. Egin ondoren, STS eta A2 txartelak eskuratu ahal izango dira.
52 orduko ikastaroa otsailaren 23an hasiko da, 8: 30etik 12:30era, eta martxoaren 24an amaituko da. Interesatuek Lanbideren bidez eman dezakete izena.
