Cargando…
Tractores frente a Gobierno Vasco

Erantzunik ez dagoenez, sektoreak mobilizazioak deitu ditu martxoaren 5, 6 eta 7rako

Azken egunotan Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin izandako bileretan hainbat neurri zehatz planteatu zituen sektoreak, hala nola NPBa ordaintzea edo 2023ko urteko BEZaren itzulketa aurreratzea. Gure eskaerek ez dute oraingoz erantzun eraginkorrik izan, eta, beraz, martxoaren 5ean, 6an eta 7an egingo diren mobilizazioekin jarraitzea erabaki du sektoreak.

  • Martxoak 5, asteartea: traktoreek elkarretaratzea egingo dute goizeko 10:00etatik 17:00etara, Eusko Jaurlaritzaren inguruetan, Euskal Herriko Boulevard, Wellingtongo Dukea, Gabriel Celaya eta Donostia kaleetan barrena. Traktoreek Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egingo dute gaua.
  • Martxoak 6, asteazkena: 10:00etatik 17:00etara, traktoreen zirkulazioa kale berberetan. Goizeko 12:00etatik aurrera, elkarretaratzea oinez Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Sektorearen aldarrikapenak biltzen dituen manifestu bat irakurriko da 13:00etan. Manifestu hori Eusko Jaurlaritzari emango zaio.
  • Martxoak 7, osteguna. Traktoreen zirkulazioa ordutegi eta ibilbide berean. Eusko Jaurlaritzarekin bilera bat egiteko zain gaude. Deialdiaren arabera, protesta-ekitaldiak zabalduko ditugu, eta hauen berri emango dugu unean-unean.

Afiliazio osoa protestetan parte hartzera animatzen dugu. Sektorearen batasuna funtsezkoa da guztiontzako etorkizun duinagoa lortzeko. ETORRI!