Zekaleen asegurua aldatzeko epea apirilaren 10era arte luzatu da
Agrosegurok zirkular bat bidali du aste honetan eta jakinarazi du luzatu egiten dela zekaleen laboreen aldaketak eskatzeko epea (lehorreko laboreen 1. eta 2. moduluak). Epea 2026ko apirilaren 1ean amaitzen zen. Mugaegun berria 2026ko apirilaren 10a da, betiere aldaketa horiek justifikatuta badaude, polizaren edukiari nabarmen eragiten ez badiote eta lursailek estalitako arriskuek eragindako ezbeharrik izan ez badute.
