Cargando…
temporeros trabajando en la vendimia

Mahatsa eta patata biltzeko sasoiko lanaren programan parte hartzeko ezohiko epea ireki dugu, irailaren 5era arte

UAGAn dagoeneko amaitzen ari gara sasoiko lanaren hurrengo kanpaienen antolaketa. Irailean hasiko diren mahats bilketa eta pataten uzta. Sasoikako langileek izena emateko ezohiko epea ireki dugu eta datorren ostegunean amaituko da, irailaren 5ean. Sasoikako Lanaren Programan parte hartzeko interesa duen edozein nekazaritza-ustiategik Gasteizko edo Guardiako bulegoetara joan beharko du eskatutako dokumentazioa eramatera.

Sasoikako langileen koadrilak esleitzeko, lehentasuna emango zaie epearen barruan egiten diren eskaerei eta horien artean, UAGAko kide diren eta ostatua duten ustiategiei.

UAGAren Sasoikako Lanaren Programarekin:

  • kontratazio-prozesuak dakartzan administrazio kudeaketa guztiez arduratzen gara eta nekazarien tramitazioa erraztuz.
  • langileak bilatzen ditugu eta koadrila guztiak koordinatzen ditugu. Mafien azpikontratazioa desagertarazten laguntzen dugu
  • sasoikako langileen lana duintzen dugu
  • ostatu egokia eta bidezko soldata bermatzen ditugu
  • herrietako bizikidetza hobetzen dugu.

Dokumentu honetan kontratazio-baldintzak kontsulta ditzakezu eta zure eskaerarekin batera beteta entregatu behar duzun beharren fitxa (deskargatu hemen).

2024ko irailean hasiko diren kanpaina horietarako sasoikako langileen lan eskaintzak eta soldatak nekazariek adostu dituzte eta honako esteka hauetan kontsulta ditzakezu: