Cargando…
Representantes institucionales en la fiesta de la vendimia 2023

ABRA, DOLARE eta UAGA haserre agertu dira Errioxa Jatorrizko Deituraren Kontseiluak Mahats-bilketaren Jaira ez joateagatik

Joan den igandean, irailak 17, Mahats-bilketaren Jaia ospatu zen Navaridasen. Arabako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektore osoa, erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoak eta, oro har, gizarte osoa biltzen da. Mahastiak eta Arabako Errioxako ardoak eskualdeko gizarte- eta ekonomia-gotorlekua dela ospatzeko, balioa emateko eta aldarrikatzeko eguna izan zen.

Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak ez zuen festan parte hartu. UAGAk, DOLAREk eta ABRAk gure atsekabea adierazi nahi dugu Arabako Errioxako ardoaren festa handian Deituraren organo goreneko ordezkaririk ez egoteagatik. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari, oro har, eta bertako jendeari, bereziki, jaramonik egiten ez diola uste dugu eta hala jakinarazi diogu Kontseilu Arautzaileari aste honetan bidali diogun gutun batean.

Hiru erakundeok uste dugu, une zaila bizi denez, positiboa izango zela Kontseilu Arautzailearen hitzordu honetan babesa izatea, “nekazarien eta upategien zerbitzura dagoen” erakundea baita.