Cargando…
pPuesto de Uagalur en la feria santiago

Santiago Azokako salmenta postuak eskatzeko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiak deialdia ireki du 2024ko Santiago Azokan pertsonek, enpresek edo erakunde ekoizleek beren ekoizpena merkaturatzeko parte har dezaten.

Parte hartzeko eskabide-inprimakia eta baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaileak eta deialdia bera, esteka honetan daude eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira.