Sasoiko pertsonentzako ostatuak gaitzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik
Eusko Jaurlaritzak aste honetan argitaratu du nekazaritza-sektorean zerbitzuak ematen dituzten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzen Agindua.
Pertsona fisiko edo juridikoek jaso ditzakete laguntzak, haien forma juridikoa edozein dela ere, publikoa edo pribatua. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-ustiategi baten titular edo titularkide izan behar dute. Inbertsioak eta gastuak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu behar dira. Deialdi honetako partida ekonomikoa, guztira, 80.000 eurokoa da, eta 20.000 eurokoa da eskaera bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa.
Eskabideak aurkezteko epea funtsak agortzen direnean amaitzen da, eta, nolanahi ere, azaroaren 15ean. Aurrez aurre nahiz elektronikoki aurkez daitezke, eta bide elektronikoa nahitaezkoa da pertsona juridikoentzat.
Ostatu berri bat erregistratu nahi baduzu, baldintzak esteka honetan ikus ditzakezu.
