Cargando…
Botes de conserva de tomates

Lehiatu Inbertsioa programako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Joan den astean Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak 2024rako onartzen dituen agindua argitaratu zen, Lehiatu Inbertsio izenekoa.

Programak hainbat laguntza-ildo jasotzen ditu, hala nola nekazaritzako produktuak eta basogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak, nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak (aurreko ataletan aipatutakoekin metatzen ez direnak) edo aurreko ataletan sartzen ez diren proiektuetarako laguntzak (hala nola nekazaritzako produktuak, arrantza, akuikultura, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritza-produktuetatik eratorritako edari hartzituak, ardoa izan ezik).

Eskaera egiteko epea ekainaren 3ra arte dago zabalik, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da.