NPBren laguntzak eskatzeko epea zabalik
NPB 2025eko laguntzak eskatzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera Bakarrak lurren aitorpenak eta Laguntza Zuzenen eta Landa Garapeneko Programaren (LGP) eskaerak jasotzen ditu. Kanpaina honetarako ez da funtsezko aldaketarik aurreikusten.
Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri duen berritasun bakarra, Nafarroako Rural Kutxarekin egindako akordio bat da. Akordio horren bidez, banku zerbitzu berri bat aktibatuko da NPBren ordainketak aurreratzeko. Akordioaren arabera, NPB 2025aren onuradunek Nafarroako Rural Kutxaren bidez ordainketak aurreratzea eska dezakete, baldintza onuragarrietan eta horrela, beren jardueretan inbertitzeko ahalmen handiagoa izango dute. Eskaera bakarra egiten den unetik, edozein sukurtsaletara joan eta zerbitzu hori aktibatu daiteke. Zerbitzu hau NPB 2025aren onuradunei aurrerakina ematean datza, 2023an jasotako ordainketaren zenbateko baliokidearekin, % 0ko interesarekin.
Aurreikusitako aurrerapenek, 12 hilabetera arteko epea dute itzultzeko eta 20.000 eurorainoko aurrerakinak eskatzen dituzten onuradunek ez dute notario aktarik beharko.
