Cargando…
Mujer joven trabajando

Fruta-arbolentzako eta oskoldun fruituentzako laguntzak jaso dituzten ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratu du Ministerioak

Joan den maiatzean, Estatuko Gobernuak Lege Dekretu bat onartu zuen, nekazaritzaren eta ura arloan premiazko neurriak hartzeko, lehorteari eta Ukrainako gerraren eta baldintza klimatologikoen ondorioz lehen sektorearen baldintzak larriagotzeari erantzuteko.

Sektore onuradunetako bat fruta-arbolena eta oskoldun fruituena izan zen eta ofizioz emandako zuzeneko laguntzak bideratu ziren, 2023ko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) kanpainan zuzeneko laguntzak jaso dituzten ustiategientzat, betiere lehortearen eraginpeko eremuetan badaude, besteak beste, Araban eta Trebiñun. Laguntzaren zenbatekoa 270,90 €/ha da fruta-arboletarako eta 90,63 €/ha fruitu oskoldunetarako, baldin eta jaso beharreko zenbatekoa 200 eurokoa edo handiagoa bada, eta gehienez 70 hektarearentzat.

Laguntzak jaso ditzaketen nekazaritza-ustiategien titularren zerrenda, zenbatutako hektarea-kopurua eta laguntzaren zenbatekoa NBEFren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan kontsulta daitezke.

Alegazioak, azaroaren 17ra arte aurkez daitezke, NBEFren egoitza elektronikoaren alegazio-formularioaren bidez soilik. Laguntzak abenduko lehen hamabostaldian jasotzea aurreikusten da.