Belarki- eta mahasti-aseguruak kontratatzeko epea zabalik abenduaren 19ra arte
Dagoeneko AGAren bulegoetatik pasa zaitezke neguko zerealen asegurua kontratatzeko. Azaroaren 15a baino lehen kontratatuz gero, % 5eko hobaria izango duzu. Gainera, apiriletik aurrera gainprezioaren poliza osagarria izango dugu.
Belar estentsiboen aseguruen informazio-liburuxka hemen kontsulta dezakezu.
+INFO: EDURNE 688 661 040 / MONTSE 606 772 485
Mahasti-asegurua kontratatzeko epea ere zabalik dago. AGAk Gasteizen edo Guardian dituen bulegoetara etorri zaitezke aholkularitza eta informazioa jasotzeko.
Mahasti-aseguruaren informazio-liburuxka hemen kontsulta dezakezu.
+INFO: MONTSE 606 772 485 / IDOIA 620 289 130
Bi kasuetan, kontratazio-epea abenduaren 19an amaituko da.
