Arabako Errioxan ardoak destilatzeko dirulaguntzen epea urriaren 31ra arte zabalik dago
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aste honetan, Errioxako Jatorri Deituraren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko agindua argitaratu du. EAEko ardoa ekoizten duten ekoizleentzat bideratzen den ezohiko deialdia da.
Errioxako JDKk babestutako eta EAEn egindako ardoaren litro destilatu bakoitzeko laguntza honako hau izango da: 0,925 €/litroko ardo beltzerako eta 0,835 €/ litroko ardo arrosarako.
Destilatu ahal izango den gehieneko kopurua upategien tamainaren araberakoa izango da:
- Errioxa JDKk babestutako eta EAEn 2022an ekoitzitako ardoaren ekoizpen osoaren %10a, 500.000 litrotik gorako ekoizpenak dituzten upategietarako.
- %15a 500.000 eta 250.000 litro arteko ekoizpenetarako
- %20a 250.000 litrotik beherako ekoizpenetarako.
2022an upategi batek ardogintzarik izan ez balu, 2021ean egindako uzta hartuko litzateke erreferentziatzat.
Eskaera telematikoki egin behar da, abuztuaren 29tik urriaren 31ra bitartean, UAGAtik abuztuaren 25ean egin genuen bileran jakinarazi genuen bezala. Laguntzak emateko prozedura eskabideak aurkezteko hurrenkeraren araberakoa izango da, eta behar bezala formulatuta eta osatuta geratzen diren neurrian eta hurrenkeran ebatziko dira, funtsak agortu arte.
Eskaera telematikoa esteka honen bidez egin dezakezu.
Agindu osoa esteka honetan ikus dezakezu.
Eskaeran erantsi beharreko dokumentazioari buruzko ohiko galderen erantzuna esteka honetan ikus dezakezu.
Esteka honen bidez, eskaera telematikoa egin eta informazioa zabaldu dezakezu.
+INFO HÉCTOR: 618 670 869
