Korrika badator! UAGAk 21. Korrikan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaitu
Datorren apirilaren 4an Korrikaren edizio berri bat hasiko da, AEK-k antolatuta, 11 egunez eta gelditu gabe 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin.
Aurreko edizioetan bezala, UAGAk Korrikarekin bat egiten du eta ibilbidearen kilometro bat eskuratu du. Horregatik, UAGAk zuen kilometroan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaituzte.
Edizio honetan, UAGAren kilometroa apirilaren 9an 9.17tan, Dallo eta Dulantzi artean izango da.
Data: apirilaren 9an (asteartea)
Ordua: 9.17 (15 minutu lehenago lehenago joan)
Km zenb.: 1160
Kokapena: Dallotik Dulantzirako bidean, 18 eta 17 puntu kilometrikoen artean, autobia azpitik pasa ondoren dagoen eskumako bidegurutzeko seinalean.
Korrikaren inguruko informazio guztia lotura honetan aurkitu dezakezu.
+ info Rafa 678 76 47 90
