Baratzezaintza biointentsiboari buruzko prestakuntza Basaldean
Basaldeko nekazaritza biointentsibo birsortzailea erakusteko guneak prestakuntza-jarduera bat antolatu du urriaren 19rako, Luxenburgoko baratze-kooperatiba biointentsibo batekin (Terra). Kooperatiba horrek 10 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta haren jatorria eta bilakaera azalduko ditu, bai eta bideragarritasun ekonomikoaren eta giza taldearen gakoak ere.
Parte hartu nahi izanez gero, izena eman dezakezu Gasteizko Udalaren webgunean
