Bidali zure argazkiak ARDATZAren argazki-lehiaketara
Uda guztietan bezala, Ardatza elkarteak urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasoko duten argazkiak biltzeko.
Aurten “Belaunaldiz belaunaldi, Generación tras generación” izango da lehiaketarako aukeratutako gaia. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da.
Kartelean ikus ditzakezu lehiaketaren xehetasunak. Animatu parte hartzera eta bidali zure argazkiak!
