Dagoeneko eskuragarri dago Nekazaritza Ustiapenaren Koaderno Digitala
Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri du eskuragarri dagoela KOADERNOAren lehen bertsioa, Nekazaritza Ustiapenaren Koaderno Digitala. Tresna horri esker, modu elektronikoan erregistratu eta biltegiratu ahal izango da ustiategiaren jarduerarekin lotutako informazio guztia, hala nola tratamendu fitosanitarioak, ongarrien aplikazioa, laboreak, egindako lanak eta eguneroko kudeaketarako interesgarriak diren beste datu batzuk. Gogorarazi nahi dugu 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera tratamendu fitosanitario guztiei buruzko informazioa digitalki erregistratu beharko dela, eta, beraz, gomendagarria da tresna berri hau erabiltzen joatea harekin ohitzeko.
Datozen egunetan, ustiategiek gutun bat jasoko dute aplikaziora sartzeko jarraibideekin, bai eta Erabiltzailearen Arretarako Zentroaren (CAU) informazioarekin ere. Edozein zalantza argitzeko eta beharrezko laguntza emateko prest egongo da. Tresna honi buruzko informazioa deskarga dezakezu hemen.
