UAGAk patataren, nekazaritza lanen eta txakolinaren sasoikako lanaren kanpaina prestatzeko bilera deitu du uztailaren 15erako
Uztailaren 15ean (asteazkena), 09:00etan, txakoli kanpaina, patata biltzeko eta nekazaritzako lanak egiteko kanpaina prestatzeko bilera egingo da UAGAren Gasteizko bulegoetan. Sasoikako langileak kontratatzeko kontuan hartu beharreko gai nagusien berri emateko.
Bileran kontratazio prozesuari buruzko zalantzak aztertuko dira, kanpaina honetarako sasoikako langileen soldata adostuko da. Horretaz gain, UAGAren sasoikako lanaren programan parte hartzeko konpromisoa entregatuko da (nekazariek sinatu behar dute) eta kontratazio ezberdinen berri emango da, patata kanpainarako makinaz edo destajuz egitearen araberakoa.
Gaur egungo aurreikuspenen arabera, iaz bezala, Aguraingo aterpetxean langile profesionalak eduki ahal izango dira. Horretarako, funtsezkoa eta beharrezkoa da sasoikako lanaren programaren bidez langile horiek kontratatu nahi dituzten ustiategien beharrak ezagutzea.
Parte hartu nahi baduzu edo informazioa zuzenean ezagutu nahi baduzu, deitu Gasteizko bulegora izena emateko.
+INFO NADIA: 615 779 583
