Cargando…

Datorren ostegunean, Uztailaren 2a, abeltzaintzako plastikoak birziklatzeko proiektuaren aurkezpena Zuian

UAGAk, ADR Mairulegorretarekin koordinatuta, esperientzia pilotu bat jarriko du martxan silo boletako plastikoak modu antolatu eta eraginkorrean jasotzeko ustiategietan, hauen kudeaketa eta trazabilitatea bermatuz. Datorren ostegunean, uztailaren 2an, informazio bilera bat deitu dugu Zuiako udaletxean, eguerdiko 12etan, proiektuaren berri emateko.

Gogoratuko duzuenez, duela hilabete batzuk inkesta bat egin zitzaien lurraldeko abeltzaintza ustiategiei, plastikoa biltzeko kantitateei eta metodoei buruzko informazioa biltzeko, sindikatuak horren inguruko beharra antzeman baitzuen. Lan horren ondorioz sortu da proiektu pilotu hau, irtenbide koordinatu bat eskaintzeko helburuarekin, kudeaketaren eraginkortasuna hobetuz, ingurumen inpaktua murriztuz eta produktu berrietan berrerabilera bermatuz. Asmoa da, gainera, etorkizunean proiektua beste eskualde batzuetara zabaldu ahal izatea.

Zure zain gaude!