UAGA, “Lurra, Ahotsa eta Erabakia” Zeresen jardunaldian
Aste honetan, Landa Munduko Emakumeen Konfederazioak (CERES) jardunaldi bat antolatu du Madrilen, “Lurra, ahotsa eta erabakia” izenburupean, nekazaritzaren sektorean emakumeen lidergoa, ekintzailetza eta berdintasuna lantzeko helburuarekin. UAGA jardunaldi hauetan egon da eta Edurne Basterra lehendakariak mahaietako batean parte hartu du.
Topaketak hiru ardatz izan zituen:
Lurra: nekazaritza-ustiategietan Titulartasun Partekatua sustatuz, horrek emakume nekazarien eta abeltzainen aitorpen profesionala eta eskubideak bermatzen ditu.
Ahotsa: Erabakiak hartzeko organoetan (kooperatibak, sindikatuak, udalak eta administrazioak) emakumeen asoziazionismoa eta rol aktiboa sustatzea, “ezer ez guri buruz gu gabe” premisarekin.
Erabakia: Prestakuntza estrategiak, digitalizazioa eta negozio eredu berriak landa ingurunean independentzia ekonomikoa eta etorkizun iraunkorra bermatzeko.
