Gasteizko Udalaren ustiategi ekologikoetarako inbertsioak egiteko eta langileak kontratatzeko diru-laguntzak ireki dira
Gasteizko Udalak laguntza deialdi bat ireki du, udalerrian enplegua sortzeko eta nekazaritzako produktu ekologikoak ekoizten eta banatzen dituzten enpresen garapena indartzeko.
Ekimenak bi ildo aurreikusten ditu, bata ustiategi ekologikoetan edo konbertzio prozesuan daudenetan inbertsioak egiteko: makinak, instalazioak, ureztatze sistemak, lursailen erosketa, autonomoen kuotak, aholkularitza zerbitzuak edo nekazaritzako aseguruak erosteko laguntzak jasotzeko. Inbertsioak 2025eko abenduaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egin behar dira.
Bestalde, nekazaritzako lanak egiteko langileak kontratatzen lagunduko da. Kontratuek gutxienez hiru hilabeteko iraupena izan beharko dute eta gehienez sei hilabetez lagundu ahal izango dira diruz. Enpresa bakoitzak gehienez hiru kontrataziorako laguntza jaso ahal izango du.
Bi laguntza lerroetan, diruz lagundu daitekeen gutxieneko inbertsioa 1.000 eurokoa izango da, eta egindako gastuen % 80 kubrituko du laguntzak. Kontratazio lerrorako, 9.000 eurokoa izango da gehienezko zenbatekoa eta inbertsio lerrorako, 15.000 eurokoa. Enpresa onuradun bakoitzeko 24.000 euroko muga izango du guztira. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 15era arte egongo da zabalik.
