Droneekin tratatzeko ezohiko baimenari buruzko erantzunaren zain
Joan den astean, UAGAk baimen berezia eskatu zuen Arabako Errioxako mahastietan eta txakolinetan mildiu eta oidioaren aurrean droneekin tratamenduak egin ahal izateko salbuespenezko baimena.
Eskaera dagoeneko helarazi zaio Nekazaritza Ministerioari, hark baitu tratamendu horiek baimentzeko edo ez baimentzeko ahalmena.
Aldeko erantzuna jaso bezain laster eta lana hobeto antolatzeko, kudeaketa gaitutako enpresekin koordinatu ahal izateko bideak jakinaraziko dizkizuegu.
