UAGAren Batzar Nagusia ospatu da Aiaraldean, sektorearen etorkizunari aurre egiteko norbanakoaren erantzukizuna eskatu zen
2026rako kontuak eta aurrekontua onartzeaz gain, 2025eko jarduera sindikalaren errepasoa egin zen eta ikasturte honetarako lanildoak zirriborratu ziren. Aurtengo urte amaierako UAGAren Kongresua eta sektorearen etorkizuna baldintzatuko duten nekazaritza politiken berrikuspenak markatuko dituzte aurtengo pausuak.
Batzarrean erakundeen eta gizartearen laguntza eskatu zen etorkizun horri aurre egiteko. Baina aldi berean UAGAko batzorde exekutiboak sektorearen etorkizuna baldintzatuko duten, erabaki pertsonalen erantzukizunaz kontzientziatu nahi izan zuen. Zentzu horretan, nekazal lurraren prezioekiko espekulazioa salatu zuen eta gazteak nekazaritzan eta abeltzaintzan sartzea nahi badugu, hori geldiarazteko premiaz ohartarazi zen.
Fronte guztiak irekita egon arren nekazaritza lurraren kontura ezarri nahi diren makroproiektu energetikoak; otsoak gure mendietan duen presentzia, abeltzaintzako gaixotasunak; munduko krisi geopolitiko desberdinek eragindako nekazaritzako inputen igoera, hirugarren herrialdeekiko merkataritza akordioak edo mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak dituen arazo estrukturalak, UAGAk berretsi egin zuen belaunaldien arteko erreleboaren aldeko eta lurraldean nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerari eustearen aldeko apustua.
Sindikatuak ziurtatu zuen errespetua, bidezko prezioak eta etorkizun duina eskatuko dituela lehen sektorearentzat, nekazariek eta abeltzainek enpleguari, herrietako bizimoduari, lurraldeari eta elikagaien segurtasunari eusten dion norbanakoak garelako.
