Cargando…

Klima aldaketara egokitzeko laboreen txandakatzeei buruzko jardunaldia Agurainen

SEAEk eta BC3k jardunaldi bat antolatu dute Agurainen, TRANSFORM proiektuaren barruan “Klima aldaketara egokitzeko laboreen txandakatzeak esploratzen” izenburupean. Bertan, hasierako diagnostikoa, proiektuaren ibilbide-orria eta Etorkizuneko Txandakatzeen Esploratzailearen (FRE) lehen bertsioa aurkeztuko dira, nekazaritzako txandakatzeak hobeto planifikatzeko tresna.

Jardunaldia martxoaren 23an izango da, 9: 30etatik 13:00etara, Aguraingo udaletxeko Manu Yanke aretoan. Parte hartu nahi izanez gero, e-posta honetan eman dezakezu izena: ecoterres@agroecologia.net.