Parte hartu KORRIKAn UAGArekin datorren ostiralean!
Aste honetan hasi da AEK-k antolatutako Korrikaren edizio berri bat, euskararen alde 2.500 kilometro egingo dituena, 11 egunez gelditu gabe eta adin guztietako pertsonen parte hartzearekin. Aurtengo leloa “Euskara Gara” da eta horrekin euskara “gure identitatea” dela islatu nahi da: “euskara gara eta gu gabe ez dago euskararik”.
Aurreko edizioetan bezala, UAGA Korrika laguntzailea da eta kilometro bat hartu du. Horregatik, UAGAk gure kilometroan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituzte. Datorren ostiralean, apirilaren 27an, izango da, 15:30ean, Andan, Zuatzurako noranzkoan (KM 2.568 zk.)
Korrikaren informazio guztia esteka honen bidez eskura dezakezu.
