UAGAk Landa Garapenerako Euskal Sarearen lehen bileran parte hartu du
Aste honetan egin da Landa Garapenerako Euskal Sarearen (RVDR) lehen bilera. Erakundeen eta eragileen arteko lankidetzarako gune berria izango den, ekimen bateratuak bultzatzeko eta Euskadiko landa inguruneari zuzendutako politiken koordinazioa hobetzeko esparrua izango da. UAGAk kide gisa parte hartzen du sarean, lehen sektoreko ordezkari gisa.
Sarearen helburua ezagutza partekatzea da, premia komunak antzematea eta landa ingurunearen garapen orekatuan lagunduko duten proiektuak sustatzea da. Bere eginkizunen artean daude, halaber, Europako eremuan aukerak identifikatzea, beste landa eskualde batzuekin esperientzia berritzaileak trukatzea eta landa eremuetako jarduera ekonomikoa, lurralde kohesioa eta bizi kalitatea indartzeko baterako ekimenak abiaraztea erraztea.
