Cargando…

Aiaraldean ospatuko da aurten UAGAren Batzar Nagusia

Datorren martxoaren 19an UAGAren 47. batzar orokorra egingo dugu. Oraingo honetan, topaketa Arcos de Kejanan izango da Aiaran. Urteroko hitzordu hau eskualde ezberdinetara hurbiltzeko konpromisoari eutsiz.

Azken urteko jarduera sindikalaren errepasoa egingo da jardunaldian, erakundearen kontuak bozkatu eta 2026rako lerro sindikalak markatuko dira.

Batzarrak UAGA osatzen dugun guztion topagune izan nahi du. Horregatik, batzarraren ondoren bazkari bat egingo da, bertaratuek eta sindikatuak ordainduta. Autobusa ere jarriko da bertara joan nahi dutenen eskura. Bazkarian zein autobusean izena emateko, UAGAra deitu behar da martxoaren 12a baino lehen.

Zure zain gaude!