Makroproiektuen aurka elkartu dira, hainbat udal eta Administrazio Batzar
Arabako 9 udal eta 130 Administrazio Batzarren ordezkariak bildu ziren joan den larunbatean Gasteizko Foruen plazan Zierbena Solar de Solaria makroproiektuaren aurka agertzeko. Hainbat plataforma eta gizarte eragileren babesarekin ere, tartean UAGA.
19 proiektuak jendaurreko informazio epean daude gaur egun eta udalerri hauei eragiten diete: Aiara, Amurrio, Añana, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Berantevilla, Gasteiz, Iruña Oka, Kuartango, Lantaron, Okondo, Erriberagoitia, Erribera Beitia, Urkabustaiz, Gaubea, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.
Proiektu hauek baztertzeko arrazoi nagusietako bat proiektua nahita zatitzea da, estatuaren eskumena saihesteko eta ingurumen eskakizunak murrizteko. Gainera, proiektu horiek goi tentsioko eta oso goi tentsioko ebakuazio-azpiegiturak ezartzeak inpaktu oso larriak eta atzeraezinak eragiten ditu paisaian, biodibertsitatean, osasunean eta lurralde-orekan.
Bertaratutako erakundeek nabarmendu zuten makroproiektuak nekazaritza-lur emankorren eta herri-lurren eremu handiak hartzen dituela eta lehen sektorearen bideragarritasuna larriki mehatxatzen dutela. Bere ustez, “gure lurzorua babestu behar dugu gure lurraldeko nekazaritzak eta abeltzaintzak etorkizuna izan dezaten eta landa ingurunean bizitzak eraikitzen jarraitu ahal izateko”.
Prentsaurrekoan salatu zen, halaber, ebakuazio lineak, bere tamaina eta edukieragatik, ezkutuko garraio azpiegitura bati erantzuten diola. Ebakuazio puntuak ekoizpenetik gertu dauden eremuetan bilatu beharko liratekela eta ez, hain zuzen, lurraldearen beste puntan edo hortik kanpo.
