Cargando…

Uzta berdea biltzeko laguntzaren ebazpena argitaratu da

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak aste honetan argitaratu du mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreen 2026 rako esku hartze sektoriala eta bertan uzta berdea martxan jartzeko aurrekontua ezartzen duen ebazpena.

Esleitutako zenbatekoa (15.951.350 euro) aurrez iragarritako aurrekontuaren azpitik dago eta esku hartze horretarako krisi neurri gisa 2025ean gaitutako 19,2 milioi euroak baino askoz ere gutxiago.

Mahats bilketa berdean aktibatzea eskatu duten autonomia erkidegoen zenbatekoen arabera egin da kalkulua eta ISVren beste esku hartze batzuetarako aurreikusitako esleipenak kenduta (upeltegien inbertsioa, sustapena, mahastien berregituraketa, eta abar).

Ebazpen horren ostean, Eusko Jaurlaritzak deialdia aktibatu eta eskaerak egiteko epeak finkatu beharko ditu. Epe horiek, nolanahi ere, 2026ko apirilaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.

Gaur bertan prentsa ohar bat argitaratu da, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak martxoan mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako 2 milioi euroko krisi laguntza aktibatuko duela jakinarazi du. Uzta berdearen neurriaren bidez 900 eta 1.000 hektarea arteko ekoizpena kentzeko helburuarekin.

Ministerioaren aurrekontu murrizketarekin, neurri hori eskatzen duten ustiategiek % 30 inguru murrizketa izango dutela uste da, aurreko kanpainan jasotakoarekin alderatuta. Dena den, hori zehazteko datorren hilean argitaratuko den behin betiko ebazpena eman arte itxaron beharko da.