Cargando…

Lurzoruaren sare trofikoari buruzko jardunaldia Martxoaren 6an

Datorren ostiralean, martxoak 6, UAGAk, Natuaraba, Lur Sare eta Terra Vivarekin batera, lurzoruaren sare trofikoa ezagutzeko jardunaldi bat antolatu du.

Begirada holistikoa egingo zaio lurzoruaren sare trofikoari: protagonistak nortzuk diren (bakterioak, onddoak, protozooak, nematodoak…), zer funtzio betetzen dituzten eta nola lotzen diren lurzoruaren eta landareen osasunarekin aztertuko da.

Mikroskopioarekin lan egingo dugu, hainbat medeagarri, konpost eta zoruren balio biologikoa ebaluatzeko, mikoskopioa tresna praktiko gisa ulertzen hasteko. Kasu bakoitzari egokitutako maneiu eta inokulazio estrategia bat definitu ahal izateko, zer talde funtzional dauden (eta zein falta diren) aztertu behar da.

Gainera, medeapen likidoen praktikak egingo dira, konpost laburpenak eta teak prestatu eta konparatuz. Eremuan biologia aktiboa eta erabilgarria zein baldintzek errazten duten aztertuz.

Jardunaldia Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) izango da, Errotik Etxanoko Gaztaie gaztandegian, 11:00etatik 18:00etara. Izena emateko prezioa 50 €-koa da afiliatuentzat, bazkaria barne.

Izen-emateak natuaraba@gmail.com helbidean edo 669 767 107 telefonoan egin daitezke.