Cargando…

Hasi gara gazte aterpetxeetara produktua eramaten

Abian da jantoki publikoak, zehazki Aldundiaren gazte-aterpetxeak, tokiko produktuz hornitzeko proiektua. Duela gutxi, lehen produktu banaketak egiten hasi gara eta zenbait gazte-talderen egonaldian sukaldeen eta jantokien funtzionamendua in situ egiaztatzeko aukera izan dugu.

UAGAk proiektu honen aldeko apustua egin du, sektoreari ekarpen estrategikoa egiten diolako, laboreak dibertsifikatzen lagun dezakeelako eta merkaturatzeko bide berriak sor ditzakeelako. Guzti honek, ekoizle berriak erakartzeko laguntza izan daitekeela uste dugu.