Cargando…
Paneles solares

Solariako proiektuei alegazioak aurkezteko epea luzatu dute

Solariak urtarrilean aurkeztutako proiektuen aurkako alegazioak aurkezteko epea luzatzeko baimena eskatu zuen UAGAk eta epea martxoaren 26ra arte luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Industria sailak. UAGAk epe hori luzatzea eskatu zuen, hain ekimen ugariri alegazioak aurkeztea hain epe txikian lortzea zaila delako.

Gogorarazten dizuegu UAGAren bulegoetan eskuragarri daudela herri-alegazioak eta orain arte bezala jaso daitezkeela. Bestalde, sindikatuak alegazio teknikoak aurkeztuko ditu.