Cargando…

Gure administrazioen eraginkortasun falta salatu

Egun hauetan agerian utzi dugu gure administrazioen jarduerarekin dugun atsekabea: sektoreari inolako tarterik gabeko epeak eta burokraziak betetzea eskatzen zaion bitartean, sektorearentzat funtsezkoak diren tresnak martxan jartzeko epeak bete gabe jarraitzen dute: Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea berritzea, sasoikako langileentzako Arreta Plan Integrala, indemnizazioaren dekretu forala, plan sektorialak… beste batzuen artean. Administrazio arina, eraginkorra eta sektorearekin etengabe harremanetan dagoena behar dugu eta une honetan ez daude betetzen ari, ez Eusko Jaularitza ezta Foru Aldundia ere.