Cargando…

Dermatosi nodular kutsakorra gaizki kudeatzeko arriskuaz ohartarazten dugu

Gure kexak ez ditugu Eusko Jaurlaritzaren jardunetara bakarrik bideratu, Gobernuaren ordezkaritzan ere bereziki azpimarratu genuen Ministerioaren kudeaketa traketsa. Aurten abeltzaintza sektoreak astindu duten gaixotasunak askotarikoak dira, hala nola hegaztien gripea, txerrien izurria edo dermatosi nodularra.

Sektoreari neurri zorrotzak ezartzen ari zaizkio, beste behin ere,  sektoreari entzun gabe eta Europako irizpen eta araudiei amen eginda. Bulegoetan idatziak eta errealitatetik oso urrun daudenak.

Seriotasuna eskatzen dugu dermatosi nodular kutsakorra kudeatzeko. Ezinbestekoa da gure lurraldean txertaketa osoa egitea eta positiborik izanez gero, hutsune sanitarioa saihesteko beharrezkoak diren neurri guzti guztiak ezartzea.

Gogoan izan behar da hainbat ustiategi eta lurraldetako aziendak batera daudela herri mendietan eta txertatutako animaliak ez txertatuekin elkartuko direla. Ehunka edo milaka abelburu dituzten herri mendietan osasun hutsunea egin izan beharko balitz, hilzorian utziko lukete sektorea, bai ekonomikoki, bai ekoizpenari dagokionez, bai animoari dagokionez ere.

Mugan ere, kontrol handiagoa eta zorrotzagoa eskatzen dugu eta txertaketa behi buru guztientzat. Araba, N1 etik igarotzen direa, Frantziatik datorren animali garraioaren zati handi bat. Laister ondoko herrialdearekiko muga irekiko da eta gure ustiategi guzti guztietarako babesa eskatzen dugu.