Mahastizaintzaren sektorea ere presente dago
Mahastizaintza sektorearen eskaerak ere -urtarrilaren 29an, osteguna, bertaratu ziren mahastizain askoren eskutik- mobilizazioan izan ziren. Gobernuaren ordezkaritzan, mahatsaren sektorea berregituratzeko neurriak eskatu genituen. Ardoaren kontsumoa murrizten ari den testuinguruaren aurrean, ez da ulertzen Europatik iristen diren eta Nekazaritza Ministerioak banatzen dituen laguntza gehienak mahasti berria landatzeko izatea. Sektoreak eskatzen duena papera borondatez apurtzeko eta mahastiak kentzeko laguntzak izatea baizik.
