Cargando…

Elikadura guztion afera delako

Ia 200 traktore eta beste horrenbeste pertsona mobilizatu dira bi protesta egun hauetan. UAGAk eta Atacak adierazi nahi izan dugu gure presentziak pertsonen eguneroko zereginean eragozpenak sortu ahal izan baditu ere, elikadura gizarte osoari dagokiola eta haiengatik ere borrkatzen ari garela.

Gu ekoizle gisa kaltetuak gara zuzenean, baina baita herritarrak ere: osasuna, ingurumena, gure herrietako bizitza, gure kultura, hein handi batean gure baserritarrengatik bizirik diraute. Eta pankartak zioen bezala, ez dugu biziraun nahi, nekazaritzatik eta abeltzaintzatik duintasunez bizi baizik. Horregatik, defendatzen jarraituko dugu, kalean eta bulegoetan. Eta ez dugu baztertzen, beharrezkoak badira, mobilizazio gehiago egitea.

Honekin batera bidaltzen dizkizuegu urtarrilaren 28an eta urtarrilaren 29an irakurri ditugun agiriak eta Ordezkaritzan aurkeztu dugun aldarrikapenen dokumentua.

Beste behin ere, eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik.