Cargando…

Mercosurren aurkako borroka ez da amaitu, urtarrilaren 28an eta 29an kalera itzuliko gara

Urtarrilaren 28an eta 29an UAGA kalera itzuliko da. Estatu osoan antolatutako mobilizazio bateratuen esparruan, Mercosurreko akordioaren aurkako jarrera amaitu ez dela eta akordioaren behin-behineko aplikazioa gauzatu ez dadin borrokan jarraitzea funtsezkoa dela argi uztera goaz, Atacarekin batera. Gure indarra erakusteko unea da eta administrazioek jakin dezaten ez dugula etsiko eta gure lana defendatzeko jarraituko dugula.

Baina zoritxarrez ez gaitu Mercosurrek bakarrik arriskuan jartzen: joan den astean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 1200 hektarea baino gehiagoko azalera duten 19 proiektu fotovoltaiko instalatzeko eskaera argitaratu zuen. Solariak gure lurra berenganatu nahi du bere negozioetarako eta bitartean, administrazioek alfonbra gorria jartzen diete hori lortzeko. Baina argi izan dezatela, aurrean izaten jarraituko dugula.

Konpainia energetiko guzti hauek, lehen sektorea gutxietsi egiten dute eta gu guztion bideragarritasuna arriskuan jartzen dute. Baina, gainera, beste arazo batzuei ere egin behar diegu aurre, hala nola gure abeltzaintzak azken urteotan jasan dituen gaixotasunen zerrenda luzeari adibidez. Orain, Dermatosi Nodular Kutsakorrarekin eta zenbait aktoreren kudeaketa txarraren erruz, gure abeltzaintzako baserrien etorkizuna kolokan jarri dute.

Joan den astean Irunen izan ginen eta datorren astean Gasteizen egin dugu manifestazioa: asteazkenean hain zuzen, hilak 28, traktorada bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzaraino eta ostegunean, hilak 29, gure aldarrikapenak Gobernu Zentralaren ordezkaritzara eramango ditugu. Datozen egunetan ordutegiak eta irteera puntuak zehaztuko dizkizuegu, baina hemendik aurrera motorrak berotzen joan zaitezten eskatzen dizuegu, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak zeresan handia duela argi usteko.

Zuen zain gaude!