Cargando…

Dermatosi Nodular Kutsakorrari buruzko batzar informatiboa urtarrilaren 27an

Datorren asteartean behien sektoreari buruzko batzar informatiboa deitu dugu UAGAn, dermatosi nodular kutsakorrari buruzko gai guztiak bertatik bertara azaltzeko: gaixotasunaren egoera, txertaketa, proposamenak eta etorkizuneko ekintzak. Aldundiko ordezkari bat ere izango dugu, gaixotasunaren azalpen zehatza eman eta azken datu eguneratuak emango dituena.

Bilera urtarrilaren 27an, asteartean, izango da, goizeko 12etan, UAGAren egoitzan. Garrantzitsua da zure parte hartzea. Zure zain gaude!